XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bazuen ere eiki zerbeit eskaintza, kargu berri hortarat igaiteko.

Bainan baditeke ordukotz bere baitan ahulezia zerbeit ezagutzen zuen.

Lotsatu ote da bigarren tokiz aldatze hori aipatu diotenean? Ala bertzeak ote dire beren baitarik ohartu, ez ziotela eman behar jasan ahala baino lan gehiago? Guk dakiguna da solas hori erabili ondoan, hura utzirik bertze bat igorri dutela Lyonerat.

Egia errateko, nahiz ez zen baitezpada eri, anitz zahartua iduri omen zuen; eta berrikitan Lourden ikusi zuen eskualdun jaun batek erran ere badauku kasik ezin ezagutuzko heineraino hautsia kausitu zuela.

Ageri zuen segur, zen toki hartan asko mahigabe jasaiteko bazuela.

Berak ere lañoki erraten zuen; ez zuela nehon ere eskualde hautan bezalako bihotzdun jenderik hatzeman.

Hunat etorri zenean, egia den bezala erran dezadan, ez zuen berehala hartu hemengo ara; bainan azkenean jarria zen osoki gurekilakoaren ahalik hobekiena egiteari; guk ere hura hartua ginuen, elgarren xede onak ikusiz beti elgar hartzen den bezala.

Ezin ahantz dezakegu nola hemen azken egunetarik batez gure aitzinean erran zituen hitz hunkigarri hauk: .